Guri Buruz

Atxondo bailaran, Axperen edertasunean murgildurik eta Anbotoren magalean dago Etxebarri erretegia, mitologiaz beteriko inguruan. Mundutik baztertuta eta hainbat egur motarekin, suaren antzinako teknikari jarraituz, sukaldaritza tradizional berritua egiten da bertan, eta txingarren magiaren eraginez, hainbat eta hainbat aukera eskaintzen dizkigu, betiere produktuen berezko identitateari eutsiz.

Menua

Lurra, itsasoa eta sua. Egunean bertan prestatzen da, egun horretako produkturik freskoenak kontuan hartuta. Sasoiaren araberako produktuak, naturaren erritmoan, errespetuz eta arretaz tratatuak, xumetasunez eta koherentziaz, sentimentuz eta umiltasunez.

Batez besteko prezioa
180 € (BEZ barne, edariak aparte).
Kreditu txartel mota guztiak onartzen ditugu.

Erreserbak



ERABILGARRITASUNARI LOTUTA DAGOZ ERRESERBAK:
Ez dugu telefonoz erreserbarik, aldaketarik edo baliogabetzerik onartzen Urtarrila, Otsaila, Martxoa eta Apirila erreserbatzeko erabilgarriak Azaroaren 1eko 16:00tik aurrera Maiatza, Ekaina eta Uztaila erreserbatzeko erabilgarriak Martxoaren 1eko 16:00tik aurrera Iraila, Urria, Azaroa eta Abendua erreserbatzeko erabilgarriak Uztailaren 1eko 16:00tik aurrera
Dastatze menua
Ez dugu menu begetarianorik edo beganorik Itsasoko produkturik ez baduzu jaten, iradokitzen dizugu hausnarketa bat egitea zure erreserbataz 12 urte baino gehiagoko umeei ongi-etorria emango zaie Telefono arreta: mesedez deitu 11:00etatik 13:00etara edo 18:00etatik 19:30etara.
+34 946 58 30 42
Bazkariak: asteartetik igandera. 13:00 – 14:30ra.
Afariak: larunbatetan 20:30 – 21:30ra. Azarotik Martxora izan ezik (Biak barne)
Oporrak:
Abuztuan eta abenduaren 24tik urtarrilaren 9rarte (Biak barne)
Apirilaren 18tik 23rarte (Biak barne)

Kontaktua

Zenbakia: +34 946 58 30 42



¿Nola Iritsi?

Bilbotik:

Bilbotik, A8 autobidetik Donostiarako norabidea hartu.
Durangoko bidesaria pasa ondoren, lehen irteera hartu “84″ Abadiño-Elorrio-Markina norabideak.
Jarraian hartu “46″ irteera N-636 Abadiño-Atxondo-Elorrio norabideak.
Ondoren Gaztelua-tunela pasatu bezain laster B-3336 irteera hartu Atxondo-Abadiño norabidean.
Biribilgunera heldu eta ezkerrerantz hartu Atxondorako errepidean.
1,2 km-etara gutxi gorabehera, eskuin errepidea hartu Atxondo-Axpe-Arrazola norabidean.
Herria gurutzatu eta 1 km-etara Axpe jartzen duen desbideratzea aurkituko dozu, hartu errepide hori eta Axpeko plazaraino iritsi zaitez.
Zure ezkerrekaldetik aurkituko dozu Etxebarri jatetxeko aparkalekua.

Bilboko Termibus autobus geltokian Durangorako autobusa hartu (Bizkaibus).
(Orduro irteten dira)
Durangon jaitsi eta bertan, Axpe/Arrazolara doan autobusa hartu.
Axpen jaitsi, eta jatetxea autobus geltokiaren aurre-aurrean dago.

Bilboko tren geltokian Durangorako trena hartu (Euskotren).
Durangon, Axpe/Arrazolara doan autobusa hartu.


Donostiatik:

Donostiatik, A8 autobidetik Bilborako norabidea hartu.
Geroago hartu “84″ irteera Abadiño-Elorrio-Berriz-Markina norabideak.
Bidesaria pasa ondoren, biribilgunean hartu ezkerrerantz A8 Donostiarako norabidean, A8 autobidera sartu baino lehen, eskuineko errepidetik hartu N-636 Abadiño-Atxondo-Elorrio norabideak.
Ondoren Gaztelua-tunela pasatu bezain laster B-3336 irteera hartu Atxondo-Abadiño norabidean.
Biribilgunera heldu eta ezkerrerantz hartu Atxondorako errepidean.
1,2 km-etara gutxi gorabehera, eskuin errepidea hartu Atxondo-Axpe-Arrazola norabidean.
Herria gurutzatu eta 1 km-etara Axpe jartzen duen desbideratzea aurkituko dozu, hartu errepide hori eta Axpeko plazaraino iritsi zaitez.
Zure ezkerrekaldetik aurkituko dozu Etxebarri jatetxeko aparkalekua.

Hainbat autobus-linea eta hainbat ibilbide daude. Ibilbide zuzen eta errazena gomendatzen dugu:
Donostia – Bilbo
Bilbo – Durango
Durango – Axpe

© 2019 Etxebarri | Erretegia | Asador. Todos los derechos reservados. | Alojado en ADW.es. Photography Di-Da.