Ongi etorri Etxebarri jatetxera

Gure sukaldea, egur motetan, suan, txingarrean eta keen lorratz usainduan oinarritzen da. Honek dakar, mahaikideen kopurua mugatu beharra ez badugu nahi izaera hori galtzea. Hau dela eta, zerbitzu bakoitzean ezin dugu gainditu 30reko mahaikidearen muga.

Gure menuaren batazbesteko salneurria 209 Eurokoa da (BEZa barne eta edariak aparte).

Onartzen ditugu kreditu-txartel guztiak.

Gure zerbitzu ordutegia

Bazkariak: astearteetatik iganderarte 13:00etatik 13:30era.

Oporrak

Abuztuan

Informazioa gure Erreserben Politika eta Metologiari buruz

Eskertuko genizuke jarraian erakusten den erreserbetarako bidea eta baldintzak irakurtzea.

Lagun eta bezero agurgarriak, jakinarazten dizuegu Uztailaren 1an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Iraila, Urria, Azaroa eta Abendurako hilabeteei dagokien erreserben egutegia eskuragarri egongo dala. Erreserbak edukierari buruzko araudi berrien eta higiene- eta babes-neurri guztien arabera kudeatuko dira, eta horietara egokitu dugu gure jatetxea ahalik eta zorroztasun handienarekin, egokitu dugu, ohiko erosotasun eta erosotasunari uko egin gabe.

Gure egutegian eskeintzen diren plazak, jatetxeak bezeroen esku jartzen direnak dira, eta dagoen legediaren arabera, erabilgarritasuna ziurtatu ondoren. Honek batzutan gertakizun berezien menpekotasuna izan dezake.

ETXEBARRI jatetxean mahai bat erreserbatzeko ezinbestekoa da ticket bat erostea. Ticket honen salneurria 209 Eurokoa(BEZa barne) da pertsonako. Ordainketa, jatetxera datorrenean egingo da. Prezio hori bazkari edo afari eguneko fakturan agertuko da.

Zure erreserba ziurtatzeko ezinbestekoa da kreditu edo sorduntze-txartela ematea.

Zure erreserba onartuta geratuko da, posta elektronikoz gure egiaztapena jasotzen duzunean. Hor agertuko zaizu dagokion informazioa.

Erreserbaren data aldatzea edo mahaikide kopurua aldatzea nahi baduzu, jakinarazi iezaiguzu gutxienez 5 eguneko aurrerapenaz erreserbaren egiaztapena jasotzen duzun posta elektronikoan agertzen dan helbide elektronikoan. Jakinarazi nahi dizugu ere ezin dugula ziurtatu zure erreserbaren aldaketa, gerta daitekeen aldaketa erantzun ezina izan daitekeelako.

Erreserba aldaketa 5 eguneko epea baino beranduago egiten bada, edo jatetxean ez bazina agertu (betik baliogabetzea ezinbesteko-arrazoi akreditatuen ondorio izan ezean), 209 Euro pertsonako kargua egingo da zure kreditu txartelean, erreserban egindako zehaztasunen arabera.

Erreserba egiaztatuta izango bazenu, bazkari edo afari eguna baino zazpi egun arinago oroigarriko posta elektronikoa jasoko duzu. Honekin, besteak beste, baliogabetu zenezake zure erreserba. Joan ezin izatekotan erreserba ezeztatzea erregutzen dizugu, horrela itxarote-zerrendan dauden pertsonak aukera izango dute etortzeko jatetxera.

Mesedez, ez erreserbatu nahi den kopuru baino gehiagorentzat. Gure sukaldea, aurretik egiaztatutako erreserba guztientzat prestatuta dago, eta ez etorri bezala hartuko ditugu faltatzen diren pertsonak.

Itxaron zerrenda daukagu.

Erreserbak bakarrik webgune honen bidez kudeatuko dira.

Ez dugu onartzen erreserbarik, aldaketarik edo baliogabetzerik telefonoz.

ETXEBARRI jatetxeak onarpen-eskubidea gordetzen du, erreserba edukitzerakoan edo aplikatu daitekeen legedian agertzen direnegatik.

Gutxienez bi mahaikide eta gehien sei.

Ez dugu menu begetarianorik edo beganorik.

Itsasoko produkturik ez baduzu jaten zure erreserbari buruzko hausnarketa bat iradokitzen dizugu.

12 urte baino gehiagoko umeei onarpena egingo diegu. Ez ditugu aintzat hartuko umetxoak gurditxoekin dituzten erreserbak.

Bestelako berezitasun nabarmenak, ospakizun edo plan berezia jakinarazi iezaiguzu erreserba motoreko “iruzkinak gehitu” ataletik.

Zeliakoa, diabetikoa edo elikagairen bati alergia baduzu, ezinbestekoa da guk horren berri izatea, erreserba egiten den unean. Horrela ziurtatuko genuke zerbitzua behar diren ziurtasun baldintza eta kalitatearekin egitea.

Eskerrik asko zure adeitasunagatik eta ulermenagatik. Gure etxea zure etxea da.

Erreserba Egutegia (Apirila, Maiatza, Ekaina, Uztaila)

Harremanetarako

Telefonoa: +34 946 583 042

Hartu-emonetarako posta elektronikoa: info@asadoretxebarri.com

Dirección postal: San Juan Plaza 1, 48291 Atxondo, Bizkaia

Ez dugu erreserba berririk eta hauekin loturiko gora-beherarik kudeatzen posta elektroniko helbide honetatik ez eta harremanetarako telefono-zenbaki honen bidez ere. Horretarako, erabil ezazu gure web orrian zeregin hori betetzeko dagoen ERRESERBEN atala.