Atxondo bailaran, Axperen edertasunean murgildurik eta Anbotoren magalean dago Etxebarri erretegia, mitologiaz beteriko inguruan. Mundutik baztertuta eta hainbat egur motarekin, suaren antzinako teknikari jarraituz, sukaldaritza tradizional berritua egiten da bertan, eta txingarren magiaren eraginez, hainbat eta hainbat aukera eskaintzen dizkigu, betiere produktuen berezko identitateari eutsiz.