ERRESERBAK ETXEBARRI JATETXEAN

Ongi etorriak Etxebarri jatetxera.

Gure sukaldea aldiko produktuetan oinarritzen denez egunero prestatzen da. Hau dela eta, erreserben kudeaketari ahalegin eta garrantzi berezia ematen diogu.

Eskertuko genizuke arreta berezia jartzea jatetxean egiterako orduan jarraitzen dugun protokoloari.

 

ERRESERBEN OHARRAK.

Erreserbentzako gune berria irailerako, urrirako, azarorako eta abendurako online bidez zehaztu daiteke datorren uztailaren 1eko 16:00tik aurrera (erabilgarritasunari lotuta)

Itxaronaldi zerrenda daukagu
Mesedez, behar denaren baino erreserba handiagorik ez egin
Gure egiaztapena jasotzen duzunean zure erreserba onartuta geratuko da

Erreserba gutxienez bi pertsonentzat egingo da, eta gehienez seirentzat.

Bestelako eskaera berezientzat, mesedez, posta elektroniko hau erabiltzea eskatzen dizugu: ( reservas@asadoretxebarri.com ).

Erreserba gauzatzeko ezinbestekoa da jankide bakoitzarentzat tiket bat eskuratzea. Tiket horren salneurria 100 € da (%10 BEZa barne). Jakina, hau jatetxeko azken kontutik kenduko zaio.

Gure aldetik posta elektroniko bat jasoko duzu erreserbaren baliotasuna adieraziz eta dagokion informazioa gehituko da.

Erreserba data aldatu edo pertsonen kopurua aldatzen nahi baduzu, eskaera onartutako eguna baino hamabost egun arinago (gutxienez) jakinarazi beharko diguzu eta kontutan hartu beharko da ere lekua egotea.

Aurreko eskarmentuetatik eta, bereziki, beste bezeroak kontutan hartuta, behartuta gaude jakinaraztea erreserbaren iraunaldia ez dugula ziurtatzen aldaketaren bat ezin badugu aurrera eraman.

Erreserba bertan behera uzteko, erreserba egiterakoan jaso duzun posta elektronikoan aurkituko duzun lotura erabiliko da. “Ticket”aren dirua berreskuratzeko baliogabetasuna gutxienez adostutako data baino hamabost egun baino arinago egin beharko da.

Dastapen menua mahai osoarentzat zerbitzatuko da.

Aurreko eskarmentuetatik eta beste bezeroenganako arretagatik Etxebarri jatetxea ez da lekurik apraposena 12 urte baino gutxiagoko umeentzat.

Haur-kotxedun erreserbak ez ditugu aintzat hartuko

Jakinarazi iezaiguzu bestelako berezitasunak: ospatzeak edo plan bereziak, baita ere alergiak edo jasanezintasunak. Honetarako erabili erreserben motorearen “gehitu Komentarioak”.

Eskerrik asko zure arreta eta ulertzeagatik.

Itxaroten dizugu Etxebarri Jatetxean.

Gure etxea zure etxea da.